Kaixo! Ni Ane Garbisu naiz eta Lehen Hezkuntzako gradua ikasten dut Bilboko Irakasleen Eskolan, EHUn eta IKTko ikasgaian blog bat egin behar izan dugu. Blog honetan IKTen inguruko hainbat gai desberdin jorratuko ditut. Espero dut zuen gustukoa izatea!
Obtener enlace
Facebook
X
Pinterest
Correo electrónico
Otras aplicaciones
Gamifikazioa
Gamifikazio kontzeptuala 2010.urtean zabaldu zen baina 2002.urtean sortu zuen Nick Pelling programatzailearen eskutik. Baina, zer da? Gamifikazioa da joko baten teknikak jarduera arruntetan erabiltzea, hau da, erabiltzaileak puntuak lortu aha izatea jardueran aurrera egin ahala, sariak lortzea etab. Ziklo laburrak dira eta helburuak oso argi daude, horrela erabiltzaileak uneoro jakingo du zer den egin behar duena. Kontzeptu hau hezkuntzan aplikatzean arrakasta handia izan dezake, ikasleek ekintzak askoz dibertigarriagoak ikusiko dituztelako eta motibazio nagusiagoa izango dute. Egia da, joko moduan planteatuta dagoenez askok ez dute seriotasunez hartuko jarduera eta edozein unetan utz dezaketela, are gehiago, sariak egonda ikasleek kanpo motibazioa izango dute ariketarekiko eta ez dute barne motibazioa izango edota ikasteko grina.
Nire ustez teknika egokia baina arriskutsua da, izan ere, oso ondo dago jokoen teknikak eskolako jardueretan erabiltzea baina aldi betena ikasleentzako kontzeptuak joko bat bihurtzen badira ez dute inolako arretarik ipiniko eta asperitu bezain pronto utziko dute.
Comentarios
Publicar un comentario