Errealitate areagotua
IKTak gero eta aldaketa gehiago eragiten dituzte munduan, honen oinarria bihurtzen ari dira eta gero eta jauzi handiagoak ematen ditu. Orain, errealitate areagotua agertu da, mundu erreala eta mundu birtuala prozesu informatiko baten bidez erlazionatzen dituen errealitatea, ordenagailu, smartphone edota tabletekin egina. Errealitatean aurkitu ahal dugun elementu fisiko bati informazio asko gehitu ahal dio, esperientzia eta komunikazioa hobetzeko. Ezin dugu errealitate birtualarekin nahastu, non erabiltzailea mundu birtual batean murgiltzen den mundu errealetik isolatuz.
Errealitate areagotua hainbat arlo desberdinetan erabili daiteke, hezkuntzan liburu, museo edo erakusketetan informazioa gehitzeko, irudiak, bideoak, eskemak... Baita medikuntzan ere oso erabilgarria da batez ere operazioean zirujauari informazio gehiago emanez. Mundu berri honen beste tresna bat da eta irakasleek formakuntza nahikoa izatekotan hezkuntzan erabili daiteke, ikasleek modu aktiboago batean parte hartu dezaten, haientzako askoz dinamikoagoa izanez.
Comentarios
Publicar un comentario