Aztarna eta nortasun digitala
Bestetik, aztarna digitala daukagu, guk Internet erabiltzen dugun bakoitzean aztarna bat uzten dugu, saren eskegita gelditzen da bilatutakoa eta egindako mugimendu guztiak. Izan ere, batzuetan gure sare sozialetan zerbait eskegi dugu eta gero ezabatu nahi badugu, nahiz eta guk pentsatu dagoeneko argazki hori ez dagoela, sarean gelditu da betirako. Laguntzeko, dohakoak diren tresnak daude edo bestela enpresa batzuk nahi ez dugan informazioa ezabatzeaz arduratzen dira.
Azken finean, kontuz ibili behar gara sarean ibiltzen garenean, gure nortasun digitala eraikitzeko momentuan ondo pentsatu behar dugu. Ez igo inizi irudi konprometigarririk, pentsatu urteetan eta ez minutuetan eta sare sozialetan ahalik eta pribatasun handiena mantendu, zure datuak babestu.
Ondorengo esteketan aurkituko dituzue, pare bat hitzaldi gai honen inguruan, oso interesgarriak kontzientziatzeko gai nahiko garrantzitsua dela eta gazteenak hezi behar ditugula, haien datuak babesten jakiteko eta sarearen erabilera egoki bat egiten ikasteko.
Comentarios
Publicar un comentario