ROBOTIKA HEZKUNTZAN


Guztiok dakizuen bezala robotika nahiko gai berria da, batzuentzako ezagunagoa eta beste batzuentzako ez hainbeste. Robotak etorkizunaren parte dira eta horregatik garrantzitsua da haien inguruan ahalik eta gehien ezagutzea, baita ikasleek haien hezkuntza prozesuan integratuta izatea ere. 

Baina, zer da robotika? Robotika robotak aztertzen dituen zientzia da, Isaac Asimov-ek erabili zuen termino hau lehenengoz. Roboten diseinuaz, aplikazioetaz eta manufakturazioaz arduratzen da. Robotikan gai desberdinak konbinatzen dira, hala nola, mekanika, elektronika, informatika edota adimen artifiziala, hortaz umeekin lantzeko nahiko baliagarria izan daiteke.

Isaac Asimov-ek robotikaren inguruan hiru lege asmatu zituen. Lehenengo legea, robot batek ezin du inoiz gizaki bat kaltetu, bigarrena, robot batek gizaki batek emandako aginduak jarraitu behar ditu beti eta azkena, robot batek bere burua babestu behar du uneoro betiere aurreko bi legeak apurtu gabe.

Hezkuntzari dagokionez, ikasgeletan robotika lantzean ikasleen hainbat trebetasun eta gaitasun desberdin lantzen dira, hala nola, ingenieritza, matematika eta teknologia.

Robotikari esker, konpetentzia desberdinak lantzen dira. Alde batetik, arazoak aurreikusteko, erabakiak hartzeko eta hauek ebazteko trebetasuna garatzen da. Bestetik, lidergoa, autoestimua, erronka-bilaketa, taldean lan egiteko gaitasuna, negoziatzea eta gainerakoekin komunikatzen jakitearen trebetasunak lantzen dira.

Hau guztia esan eta gero, ondorengo lerroetan hezkuntza robotika lantzeko ikastaro desberdinak agertuko dira, batzuk umeentzako eta beste batzuk helduentzako, batzuetan irakasleek formakuntza bilatzen dutelako. Bestetik, umeentzako robotika objektuak eskuratzeko zenbait webgune agertuko dira.




Comentarios

Entradas populares