Flipped Classroom

Flipped Classroom metodologia Jonathan Bergmann eta Aaron Sams irakasleek asmatu zuten 2007.urtean. Haiek egindako aurkezpenak grabatzen zituzten ondoren sarera igotzeko. Modu horretan, gero eta gauza gehiago eskegitzen zituzten sarean, konferentzia bat, azalpen bat. Hezkuntza metodo tradizionalari buelta eman eta Flipped Classroom metodologiaren arabere azalpenak gelatik kanpo ematen dira eta gero ikasgelan prozesu kognitiboaren garapenera lantzen da. 

Irakaslea gidari bihurtzen da eta ikasleak beste zergen batzuk ditu gelan dagoenean eta ez irakasleak emandako azalpenak entzutea, gela barruan etxerako lanak egiten dira, ikaslea bere ikaskuntza prozesuaren arduraduna bihurtuz. 

Metodologia honetan IKTak ezinbestekoak dira, izan ere, ikasleek haien etxeetan irakasleak egindako bideotutorialak ikusten dituzte, ondoren nahi izanez gero ariketatxo bat egiteko. Flipped Classroomek onura asko dakartza, adibidez, ikasleek haien etxeetan bideoa nahibeste ikus dezakete azalpena ulertu duten arte. Egia da, horretarako gurasoen partehartzea beharrezkoa dela, ikasleen hezkuntzan familiak eragin handia duelako. Metodologia honi esker, klase orduetan denbora gehiago dago talde lanak sustatzeko, dinamika gehiago egiteko. Gainera, ikasleek "feedback"a jasotzen dute, irakasleak klasean denbora gehiago dauka ikasleen zalantzak argitzeko eta ikasleen frustrazioa txikiagoa da, zerbait ulertzen ez badute bideoa milaka aldiz ikus dezaketelako. 

Laburbilduz, metodologia honek onura ugari ekarri ahal ditu, bai irakasle zein ikasleentzako. Irakasleen formakuntzan metodologia berri hau barneratuz ikasleen gaitasunak gehiago garatuko lirateke eta etorkizunerako prest egongo ziren. 


Comentarios

Entradas populares