Internet

Gaur egun edozein pertsonaren bizitzan "Internet" hitza dago txertatuta, internet esker teknologia berri ugari agertu dira eta gure gizartea guztiz aldatu da tresna berri hau agertu zenetik. Hainbat lanbide desberdinetan teknologia berriak agertu dira eta hamelin batera interneten erabilera. 
Nahiz eta harrigarria iruditu Interneten jatorria 1969. urtean Estatu Batuetako Defentsako Departamenduak egindako proiektu baten barnean, konputagailuen arteko komunikazioa sortuz, informazioa transferitzeko gai izanda. 

Baina, zer da Internet? Askotan sarea esaten diogu, mundu osoan zehar interkonektaturiko ordenagailu-kopuru handi batez osatua eta informazio trukaketa da helbururik nagusiena. Internetek milioika erabiltzaile dauzka eta fenomeno hau ez da herrialde edota empresa batena baizik eta hainbat  pertsonen lanaren elkartzea. 

Gaur egun, Interneten bidez edozein gauza egin daiteke, bidaia bat prestatu, informazioa bilatu, artikulu bat, bideo bat konpartitu, pertsonekin harremana izan... Ez du axola zer ordu edo asteko egun den, Internetek suertatzen dituen baliabideak beti daude eskuragarri.


Fenomeno hau hezkuntzarekin erlazionatuz, Internet hezkuntza mundua guztiz aldatu du. Zentroetan IKTak gero eta gehiago erabiltzen dira, askotan liburuak alde batera utzi eta tablet-a erabiltzen dute. Eskoletan ikasleei Interneten erabilera egokia egiten irakatsi behar diete, ikasleek saretik eskuratutako informazioa egiaztatu eta arriskuak ekidin. Web 2.0 delakoak ere garrantzia handia dauka ikaskuntza munduan.





Comentarios

Entradas populares