Konpetentzia digitala
Hezkuntzaren oinarrizko konpetentzien barnean konpetentzia digitala aurkitzen dugu. IKTak modu sortzaile, eraginkor, seguru batean erabiltzean datza konpetentzia digitalak, hauen bidez ikasteko, edota gizartean parte hartzeko. Konpetentzia hau bots azpigaitasunetan banatuta dago: arazoak ebaztea, informazioa, komunikazioa, segurtasuna eta edukiak sortzea.
Gaitasunen artean informazioa daukagu, non ikasleei informazioa bilatzen eta aztertzen irakasten zaien, iturri interesgarriak konfiguratzen eta kudeatzen, babes kopiak egiten... Baita komunikazioa ere arlo garrantzitsu bat da konpetentzia honen barruan. Izan ere, teknologien bitartez informazioa partekatzea oso erraza da, beste erabiltzaile batzuekin interakzioan jardutea etab. Hala ere, ikasleei erabilera egoki bat egiten irakatsi behar zaie etorkizunean cyberbullying arazorik ez jasateko.
Ondoren, edukiak sortzen ikasi behar dute, hauek garatuz, multimedia formatuen bidez edukiak konpartitzen... Laugarren azpigaitasuna segurtasuna da, datu pertsonalak babestea, nortasun digitala kudeatu, osasuna babestea... dira ikasleek eskuratu behar dituzten gaitasunak. Ikasleek sarean dauden arrikusak identifikatzen ikasi behar dute, informazioa babestu ahal izateko. Azkenik, arazoak ebaztea dauakagu, non ikasleek arazo teknikoak ebazten ikasi behar duten, behar eta erantzun teknologikoak identifikatu etab.
Konpetentzia digitala gero eta barneratuago dago hezkuntza zentroetan, ikasleek teknolgia berriak ezagutu eta menperatu behar dituzte hauen erabilera egokia egiteko eta etorkizunean gizartean parte hartu ahal izateko.
Comentarios
Publicar un comentario